Komunitateak ekinean: gizarte inklusiorako praktikak

Ikastaro honek prestakuntza, hausnarketa eta topaketarako gune bat proposatzen du, lurraldean gizarte inklusiorako prozesuei lotutako praktika komunitarioak indartzera bideratua. Bi jardunalditan zehar, administrazio publikoko profesionalek, gizarte-erakundeek, komunitate-antolakundeek eta kulturaren, kirolaren edo hezkuntzaren eremuetako pertsonek lan komunitarioaren eraldaketa-ahalmena erakusten duten ikuspegiak, metodologiak eta esperientziak partekatuko dituzte.
Proposamen metodologikoak erreferentziazko hitzaldiak eta eragile anitzeko mahai-inguruak uztartzen ditu, erakunde publikoetako, akademiako, hirugarren sektoreko eta komunitateko erreferenteek osatuak. Haiek parte-hartze komunitarioaren eta gaur egungo erronken inguruko ikuspegi praktiko eta kokatua eskainiko dute. Horrez gain, ohiko aditu-hizlari eta entzule ereduarekin apurtuko duten elkarrizketa-gune horizontalak ere izango dira, esperientzian oinarritutako ezagutza trukea eta esanahi partekatuen eraikuntza sustatzeko.
Programak, gainera, parte-hartze tekniketan oinarritutako tailer-laborategi bat jasoko du, artea eta kultura bitartekari gisa erabiliz hizkuntzak hibridatzeko, erronka komunak aztertzeko eta komunitatetik abiatuta proposamen berritzaileak sortzeko.
Ikastaroaren helburua begiradak zabaltzea da, sektore arteko mugak gainditzea eta eragile anitzen arteko loturak indartzea, komunitatea gizarte-kohesiorako, erantzukidetasunerako eta ongizate kolektiboa eraikitzeko funtsezko espazio gisa balioan jarriz. Amaieran, parte-hartzaileei modu kolaboratiboan eraikitako dekalogo bat emango zaie, ikasitako gako eta konpromiso nagusiak jasoko dituena.






